XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Frustula hauek korronteak eramaten ditu, baldintza hobeak dituen lekura iritsi arte, hor kolonia berria eratzeko.

Beste batzutan, koloniaren albo bat ez da hidrante baten bukatzen, euskarri batera lotzen den estoloi modura luzatzen da, eta zihilketaren bidez, isolatu ondoren, kolonia berria eratzen du.

Nahiko arraroa den fenomenoa zenbait hidropolipo bakartietan ikusten duguna da.

Hauek, gorputzeko zati aboralak, polipo berria osa dezaten, isolatuz ugaltzen dira.

Antozooen artean, Actinaria-etan batez ere, ugalketa asexuala indibiduoa erdibitu ondoren gertatzen da, edo bestela, indibiduo heldua eratuko duen gorputzaren zati bat galdu ondoren.

Hydrozoa eta Scyphozoa klaseetan, espezieek bizitza tipikoa erakusten dute, belaunaldi txandakatze bat gertatzen delarik fase eseria polipoa eta ugalketa sexuala aurrera eramaten duen bizitza libre fasearen medusa artean.

Irakurleak suposa dezakeen bezala, ziklo hau ez da espezie guztietan ematen, medusaren atzeratze estadio ugari agertzen direlarik, hydrozoa-en artean ikusi dugun bezala.

Bizitza eseriko hidrozooen kolonietan, medioaren baldintzak egokiak direnean, zelula genitalak zelula interstizialen bitartez desberdintzen dira, ondoren emigratu eta medusa edo medusoideak bilakatzen diren zenbait gematan kokatuz.

Zelula hauen batuketak gonadak eratzen ditu.

Hauek eramaten dituzten koloniako indibiduoek gonozoide izena hartzen dute.

Koloniak izan daitezke unisexualak, zelula ar edo emeak bakarrik agertzen direnean; edo bisexualak, bi sexuak batera daudenean kolonia baten.

Ez baldin badago medusa libreen eraketarik, obulo eta espermatozoideak uretara bidaltzen dira, hemen ernalketa burutu dadin, hau gonada emean gerta daitekeen arren.

Medusak eratzen baldin badira, hauek dira gonadak eraman eta produktu sexualak urean askatzen dituztenak, larba eratuz.

Bi larba mota daude.

Planula, gehien agertzen dena, zilioak estaliriko estruktura luzeska da.

Zenbait denbora modu librean igeri egin ondoren, leku egokia aukeratzen du, aurrekaldetik substratuarekin bat egin, eta bestekaldea hustu egiten da, berehala tentakuluz inguratzen den ahoa eratuz.

A) Larba planula; B) Hidrozoo atekatuen Tubulariidae familiako aktinula (B. ALLMAN-en arauera, 1871, LELOUP-en, 1952).

(Hemen askoz ere haundiagoak).